"Giro ederrean" ezagutu dute herriko karobia
Ziortza-Bolibarko Munitxei eta Muniozguren arteko karobia ikustera joan dira herritarrak.

Atzo [maiatzak 25] Ziortza-Bolibarko Aranbaltz Kultur Taldeak antolatuta, Munitxei eta Muniozguren arteko karobia ikustera joan ziren herritarrak. 11:00etan ipini zuten hitzordua eta “giro ederrean” igaro zuten goizan: “Paraje zoragarrian ibili ginen ingurua ezagutzen, Markola errekaren ondotik”. Ordu eta erdi inguruko ibilaldia egin zuten ume, gazte nahiz nagusiek.