Hamabost sari banatu dituzte XIII. Augustin Zubikarai ipuin rallyan
Barikuan [maiatzak 23] banatu zituzten XIII. Augustin Zubikarai ipuin rallyko sariak, Kofradia Zaharrean. Guztira 250 lan aurkeztu zituzten lehiaketara.

Hamahirugarren Augustin Zubikarai ipuin rallyko sari banaketa egin zute barikuan [maiatzak 23] Ondarroako Kofradia Zaharrean, eta guztira, hamabost sari banatu ditu Leire Bilbao eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiak.
Zubi Zahar Herri Ikastolako, Zaldupe Eskolako eta Ondarroa BHI Institutuko ikasleek hartu dute parte rallyan, eta guztira 250 lan aurkeztu dituzte. Ondarroako Udaletik eskerrak eman dizkie parte hartu duten ikasle guztiei: udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu ikasleei zein irakasleei”. Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako eta DBHko lau mailatako ikasleek hartu dute parte lehiaketan.
Irabazleak:
Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak:
- Ane eta Mikelen bihotz ona. Karle Solabarrieta Bonilla.
- Amona non zaude? Nahia Bikandi Osa eta Aiora elustondo Bedialauneta.
- Herrian galduta. Eider Bedialaueta Arantamendi.
- Adiskidetasuna. Jone Uranga Argoitia eta Laia Martinez Garate.
- Herriko superheroia. Maitane Azpiri Txoperena eta Nora Bilbao Añorga.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailak:
- Errudun edo errugabe? Gorka Martinez de Azagra Martinez de Luko.
- Izan iheskorrak. Arane Gonzalez Atxurra.
- Nor naiz? Garazi Perez Akarregi.
- Gauaren mehatxuak. Eneko Andreu Pernas.
- Ate maltzurra. Ilazki Andonegi Rodriguez.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak:
- Familia apurtua. June Urresti Iglesias eta June Atxurra Badiola.
- Musikadun ametsa. Laia Itxaso Zubikarai.
- Ostadarra baino haratago. Mikel Martinez de Azagra Martinez de Luko.
- Basoa edo festa? Enara Horta Solabarrieta eta Ander Badiola Alcibar.