Inaxio Irakulis nagusitu da Mendexan
Inaxio Irakulisek irabazi du Mendexako arraza libreko artzain txakur txapelketaren lehen ekitaldia.

Mendexako Udalak estreinakoz antolatu du aurten arraza libreko artzain txakur txapelketa, eta goi mailako parte hartzaileak bildu ziren domekan [maiatzak 24], hura lehiatzeko. Arraza libreko lehia izanagatik ere, Border Collie arrazako txakurrak bildu zituen Antxerri auzoan egin zuten txapelketak. Sei parte hartzaile aritu ziren nor baino nor gehiago: Igor Elordi, Inaxio Irakulis, Javier GastaƱaga, Jose Ramon Azkargorta, Juanjo Garate eta Mikel Pagazartundua. Azkenean, Irakulis eta bere txakurra suertatu ziren garaile.

Argazkia: Mendexako Udala.
Udal antolatzaileek lehiaketara hurreratutako ikusleek sortutako “giro ederra” nabarmendu dute, “paraje ederrean, gainera”. Horrez gain, Artxate Elkartea eskertu gura izan zuten, emandako laguntzagatik. Irakulisek garaileari dagokion txapela jaso zuen sari modura.

Argazkia: Mendexako Udala.