Konponketa lanen eraginez bidea itxita egongo da Urbitarte kaleko zati batean
Saneamendu sareko kutxatila bat konpontzeko lanak egiten ari da Ur Partzuergoa. Lanek, gehienez ere, astebete iraungo dute.

Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, Ur Partzuergoak konponketa lanak egingo ditu gaur [maiatzak 26] hasi eta gehienez ere, astebetez, Urbitarte kalean. Saneamendu sareko kutxatila bat konpontzeko lanak dira, eta martxan daude jada. Zirkulazioan eragina izango dute obrek, izan ere, obra dagoen gunean ez da pasorik egongo. Halaber, bi norabidetako zirkulazioa ipini dute Agustin Deunatik Xemein kalera, eta handik Urbitarte kaleko obra gunera bitartean. Agustin Deuna kaleko alde bateko aparkalekuetan ezingo da aparkatu lanak amaitu arte.

Urbitarte kaleko lanen eraginez, zirkulazioa moztuko dute zati batean.Markina-Xemeingo Udala.