Rosario Fuentes markina-xemeindarrak 100 urte bete ditu

100 urte bete zituen barikuan [maiatzak 13] Rosario Fuentes Callejon markina-xemeindarrak. Egun biribila ospatu zuen Fuentesek San Roke egoitzan, eta Markina-Xemeingo Udalaren partez opari bat ere jaso zuen, Iratxe Lasa Arana alkatearen eskutik. Era berean, Maria Jesus Aretxabaleta Egiak ere egun berean bete zituen urteak, eta batera ospatu zuten eguna.
