"Ederto" joan da III. Topa, Mañu! bertso poteoa

Mañukortaren omenez Markina-Xemeingo Bertso Eskolak hirugarrenez antolatu zuen Topa, Mañu! bertso poteoa, eta aurtengoa ere “ederto” joan zen. Barikuan [maiatzak 23] Narokin hasi zuten ibilbidea eta Mugarrin amaitu: “Hasieran beti jende gutxiago egoten da, baina gero elkartu zitzaigun jendea. Gainera, eguraldi ona zegoenez, taberna batzuetan kanpoan ere abestu zuten bertsolariek”. Aurtengoan Etxahun Lekue eta Aitor Sarriegi izan dira bertsolariak, eta Marije eta Itxoño ostera, trikitilariak.