Eguaztenean hasiko da Zientzia eta Teknologia astearen bosgarren aldia
Hiru eguneko egitarauagaz dator bosgarrenez Ondarroa BHIk antolatutako Zientzia eta Teknologia astea. Bihar [maiatzak 28] emango diote hasiera.
Bihar [maiatzak 27] emango diote hasiera Zientzia eta Teknologia astearen bosgarren aldiari Ondarroa BHI Institutukoek. “Herritarrak eta eskualdeko adituak protagonista izanik, zientzia eta teknologia arloetarako ikasleen grina sustatzea” da ekimenaren helburua, eta aurten ere, ohi legez, ikasleei ez ezik, herritarrei bideratutako saioak ere eskainiko dituzte. Hala, egitaraua hiru egunetan banatu dute, eta herritarrengana iristeko helburuagaz, bost saio streaming bidez jarraitu ahalko direla zehaztu dute antolatzaileek.
Aurten, gainera, berritasun gisa, ingelesezko eta gaztelaniazko hitzaldi bana ere eskainiko dituzte. “Gainontzeko guztiak euskaraz izango dira. Streaming bidezko hitzaldiek azpitituluak izango dituzte irisgarritasuna bermatzeko, eta gainera, Ondarroako eta Berriatuko tabernetan ere igorriko dira”, zehaztu dute antolatzaileek. Gainera ingelesezko forest biometries: from Pitagoras to iphone hitzaldiak irekiko du egitaraua bihar [maiatzak 28], eta gero, gizakien bihotzaren inguruan arituko da Unai Estandia. Ondoren, urtero legez, dronen tailerra egingo dute eta honetarako izena eman beharko da zigoraldazabal@ondarroabhi.net helbidera idatzita. “Lekuak mugatuak dira eta 11 eta 17 urte bitartekoei dago zuzenduta saioa”.
Eguenean [maiatzak 29] 2D animazioak, robotika autonomoa eta loturak izango dituzte hizketagai, eta barikuan [maiatzak 30] motorrak, osasuna, nutrizioa eta astrotopaketei buruz arituko dira. “Azken jarduera 22:00etan izango da Kofradia berriko plazan”.
EGITARAUA
Bihar, eguaztena
• 09:00-10:00. Forest Biometric: from Pitagoras to iphone. Nahia Gartziarekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
• 10:45-11:15. Rubik kuboaren lehiaketa.
• 12:10-14:00. Bihotz eusgarria egoera akutu zein kronikoan Unai Estandiarekin.
• 16:00-17:30. Dronen tailerra, Institutoko gimnasioan. *Izena eman behar da aurretiaz.
Etzi, eguena
• 08:00-10:00. 2D Animazioak Beñat Etxabururekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
• 10:20-11:15. Robotika Autonomoa Lara Burgoarekin.
• 11:15-12:10 Loturak Eraikitzen Izaskun Etxabururekin.
Maiatzak 30, barikua
• 09:00-10:00. Moto student Aitzol Etxeberria eta Koldo Urrutiarekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
• 11:15-12:10. Osasuna eta Kirola Iñigo San Millanekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
• 12:10-13:05. Nutrizioa eta Teknologia. Jon Feijoorekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
• 22:00-23:00. Astrotopaketak Gorka Buruaga eta Joxe Mari Urteagarekin. Kofradia berriko plazan.