Gure Eskuk abesti berria eta bideoklipa kaleratu ditu
Herri libre bat dinamikaren barruan, Gure Eskuk Herri Libre Bat. Euskal Herriak erabaki lelopean, mobilizazio nazionala egingo du ekainaren 7an Bilbon. Orain, baina, Imajinatu libre kanta kaleratu dute, eta horren bideoklipa ere aurkeztu dute. Xabier Sukiak idatzita, Gozategi, Alaitz eta Maider eta Sua Enparantzaren ahotsek bat egin dute bertan.