'Antiguako Ama', uretaratzeko prest
Ondarroa Arraun Elkartearen gizonezkoen taldeak Eusko Label Ligan baliatuko dun trainerua eta klubaren lantaldeak aurkeztu dituzte, Kideren instalazioetan.

Antiguako Ama uretaratzeko prest dago. Uztailaren 5etik aurrera Ondarroa Kide izenpean Eusko Label Liga lehiatuko duen trainerua aurkeztu zuten atzo [maiatzak 27], Ondarroan. Kide kooperatibaren mende erdiko ibilbide urteurren ospakizunen egitarauaren testuinguruan antolatu zuten aurkezpena, eta denboraldi berrirako eskifaia ere plazaratu zuten, Kideren instalazioetan. Gizonezkoen, emakumezkoen eta haurren taldeko partaideek parte hartu zuten bertan, Ondarroa Arraun Elkarteko zuzendaritzaren ordezkaritzaz eta Kideren arduradunez gain.
Hain zuzen, Kidek 2024an hiru denboralditarako hitzarmena sinatu zuen gizonezkoen taldearekin; aurtengoa, beraz, bigarrena beteko du. Gainera, emakumezkoen eta umeen taldea ere lagunduko du kooperatibak, “tokiko kirolarekin duen lankidetza sendotuz”.