Auto elektrikoentzako kargagailu bat ipini du Lekeitioko Udalak
Kargagailua Sabino Arana kalean ipini dute. Gehienez ere, lau orduz erabili ahalko da.

“Energia berriztagarrien eta burujabetzaren alde” pausu bat gehiago eman, eta Lekeitioko Udalak ibilgailu elektrikoentzako kargagailu publiko bat instalatu du, Goienerrekin batera. Kargagailua Sabino Arana kalean instalatu dute, eta kargatzeko zerbitzua ematen den bitartean baino ezingo dira ibilgailu elektrikoak toki hartan egon.
0,41 euro/kWh ordaindu beharko da kargagailua erabiltzeko, eta gehienez ere lau orduz egon ahalko dira ibilgailuak kargagailuaren tokian; karga amaitu ostean, nahitaezkoa izango da ibilgailua bertatik kentzea. Kendu ezean, orduko 1,5 euroko penalizazioa ezarriko dute.