Kamiñazpiko jaietako paella janean izena emateko epea zabaldu dute
Ekainaren 7an [zapatua] izango da paella jana, Kamiñazpiko parkean.
Urtero legez, Kamiñazpiko Jai Batzordeak paella jana antolatu du Kamiñazpiko jaietako zapaturako [ekainak 7]. Izena ematea zabalik dago Amarratza tabernan.
Izena ematen duen talde bakoitzeko arduradun bat joan beharko da zapatuan [ekainak 7], 09:00etan, Kamiñazpiko parkera muntaketa lanak egiten laguntzera; beraz, beharrezkoa izango da talde bakoitzeko arduradunaren telefono zenbakia ematea apuntatzeko momentuan. Antolatzaileek zehaztu dutenez, bazkariko edariak txosnak erosi beharko dira egunean bertan.