Mutrikuko ikastetxeetako ikasleek ikasturteko ondorioen berri eman dute 2030 Agendako udalbatzarrean
Ikasturtean landutakoa helarazi die ikasleek udal ordezkariei.

Mutrikuko ikastetxeetako ikasleek ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzko lanketa egin dute ikasturtean, 2030 Agenda programaren baitan, eta atera dituzten ondorio, eskaera eta proposamenak helarazi dizkie udaleko ordezkariei pleno aretoan egindako udalbatzarrean. Horrez gain, ikasleek ere konpromisoak hartu dituzte.