Bizikletak garbitzeko gunea lekualdatu du Markina-Xemeingo Udalak
Iderraga kaletik Erdotza etorbideko Etxano parera lekualdatu dute. Gunearen erabilera egokia egiteko eskatu dute.

Markina-Xemeingo Udalak bizikletak garbitzeko gunea ipini du Erdotza etorbidean. Aurretik Iderraga kalean egon izan da garbitzeko gunea, eta “aproposagoa” den toki batera lekualdatu dute. Hala, Erdotza etorbideko Etxano parean ipini dute gunea. Jakitera eman dutenez, mangera eta bizikleta eusteko euskarria ditu. Udalak gunearen erabilera egokia egiteko eskatu du, materiala zainduz, ura itxiz erabili ondoren eta eremua garbi utziz.