Karmen jaietako danborradan ekainaren 8ra arte eman daiteke izena
Uztailaren 11n izango da danborrada. Aurten, berritasun moduan, entsegu gutxiago egingo dituzte. 5 urtetik aurrerakoek eman dezakete izena.
Pixkanaka, gerturatzen ari dira Markina-Xemeingo Karmen jaiak. Jaiekin batera, aurten ere danborrada antolatu du Markina-Xemeingo Bateratze Guraso Elkarteak uztailaren 11rako. Hala, danborradan parte hartu nahi dutenek ekainaren 8ra arte edukiko dute izena emateko aukera.
HH5, LH, DBH nahiz nagusiek eman dezakete izena. Nagusien kasuan, parte hartzeko bi aukera edukiko dituzte: danbor jotzaile edo sukaldari. Aurten, jakitera eman dutenez, entsegu gutxiago egingo dituzte; denak ere, Kultur aretoan izango dira. Uztailaren 3an LH1 eta LH2koek bakarrik egingo dute entsegua, 19:00etatik 19:30era. Uztailaren 7tik 10ra, aldiz, denek edukiko dituzte entseguak. LH1 eta LH2koak izango dira lehenengoak, 19:00etatik 19:30era; ostean, LH3 eta LH4koen txanda izango da, 19:30etik 20:00etara, eta azkenik, LH5, LH6, DBH eta nagusiek entseatuko dute, 20:00etatik 20:30era. Entsegu orokorra, ostera, uztailaren 10ean egingo dute; partaide denak 19:00etarako joan beharko dira Bekobentako frontoira, eta partaide bakoitzak larruzko gerrikoa eroan beharko dute (HH5ekoek ez dute ezer eroan beharko). Egun handian, ostera, 20:30erako Bekobentako frontoian egon beharko dute denek.
Izena emateko galdetegi bat zabaldu dute sare sozialen bitartez. Nagusien kasuan, Kareaga dendan ere eman ahalko dute izena.