Lekeitioko Udalak sei desfibriladore ipini ditu
Herritarren segurtasuna hobetzeko asmoz ipini dituzte desfibriladoreak.
Lekeitioko Udalak, herritarren segurtasuna hobetzeko asmoz, sei desfibriladore ipini ditu herriko hainbat tokitan. Jakitera eman dutenez, desfibriladore horiek beharrizana duten herritar orok erabil ditzake.
Hain zuzen ere, erabiltzeko azalpenak behar dituzten herritarrei laguntzeko asmoz, makinaren erabilera azaltzen duten fitxak ipini dituzte, eta horrez gain, aparatuak berak ahots bidez ere azaltzen du pausoz pauso zer egin behar den. Txatxo txiringitoan, udal kiroldegiko sarreran, Eskolapean, bake epaitegian, trinkete kanpoaldean eta futbol zelaian ipini dituzte desfibriladoreak.