100 urte bete ditu Fernanda Ansola markina-xemeindarrak

Fernanda Ansola Zelaia markina-xemeindarrak 100 urte bete zituen joan den barikuan [maiatzak 30]. Goi-goitik ospatu zuen eguna familiagaz batera, eta Iratxe Lasa Arana Markina-Xemeingo alkatearen bisita ere jaso zuen tarte batean. Bisita ez ezik, oparia ere jaso zuen Markina-Xemeingo Udalaren partez. Gainera, Maria Jesus Aretxabaleta Egiak ere egun berean bete zituen urteak, eta batera ospatu zuten eguna.