287 lagun batu zituen XIX. Arnoko Mendi martxak
Arnoko Mendi martxa. Burumendi Mendizale Elkartea. Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta, domekan [ekainak 1] egin zuten XIX. Arnoko Mendi Martxa Mutrikun. Goizeko 08:00etan batu ziren mendizaleak, eta 178 lagun abiatu ziren Arno mendirantz. 10:00etan, txikienen txanda izan zen, eta 61 ume eta 48 nagusik egin zuren ibilbidea; guztira, 287 lagun batu ziren. Hamaiketakoa egiteko hiru puntu jarri zituzten ibilbidean zehar, eta amaieran, oilasko paparra jateko aukera izan zuten mendizaleek, Mutriku Sokatira Taldeak eginda. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie Mutriku Sokatira Taldeari eta mendi martxa aurrera eramateko lanetan ibili diren 41 boluntariori.