Herritar "asko" joan dira umeen zesta puntako kinielak ikustera
Gollebar Jai Alai taldeak egunaren balorazio "oso positiboa" egin du.
Ziortza-Bolibarko umeek domekan [ekainak 1] jokatu zituzten estreinakoz euren herrian zesta partidak, Gollebar Jai Alai taldeak antolatuta. Hala, balorazio “oso positiboa” egin dute antolatzaileek: “Prestakuntza nahiz partidak primeran joan ziren. Herritar askok parte hartu zuten, jende pila bat etorri zen. Polita izan zen umeak puntisten aurkezpena egiten ikustea, eta partidak ere, politak atera ziren, tanto politekin. Oso pozik gaude egunarekin”. Hala, puntista txikiak Ziortza-Bolibarko Udalak emandako sari banagaz itzuli ziren etxera.

Umeen zesta punta partidak, Ziortza-BolibarrenGollebar Jai Alai