Heldu da Thiakharrera Markina-Xemeindik bidalitako materiala
Thiakharreko herritarrek esker ona adierazi dute jasotako materialarengatik.

Joan den azaroan etorri ziren Senegalgo Thiakhar herriko ordezkariak Markina-Xemeinera, bi herrien arteko ahaidetza jaialdia ospatzeko asmoz. Ekitaldi hartan azaldu zuten udal ordezkariek Markina-Xemeindik dohaintzan hainbat material bidaliko zituztela Thiakharrera, eta jaso dute materiala Thiakharreko herritarrek. Eskolako materiala eta hainbat osasun produktu jaso dituzte: “Esker on mezua bidali nahi izan diote Markina-Xemeingo herriari eta hainbat eragileri”.