Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Jai Alai Ligaren hurrengo geldialdia Markina-Xemein izango da

Txapelketa ekainaren 13an hasi eta Karmen jaietan amaituko da. Aurretik, zapatuan eta domekan [ekainak 7 eta 8] Series kanporaketak jokatuko dituzte hainbat puntistek, Uni frontoian; tartean egongo dira Atain eta Zelaia etxeko puntistak.

Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/06/05

Bilboko Iron Cup-a jokatu berritan eta zesta puntako Nazioen Ligaren erdian, urteroko hitzordu garrantzitsua dute zesta zaleek Markina-Xemeinen. Izan ere, Jai Alai Ligarren hurrengo geltokia Uni frontoia izango da, Markina-Xemeingo Grand Slam txapelketa jokatzeko. Txapelketa ekainaren 13an hasiko den arren, asteburuan Series kanporaketak jokatuko dituzte hainbat pilotarik.

Alde batetik, “errotazioa” egiten ari diren puntista profesionalek jokatuko dituzte Series kanporaketak. Bestetik, herriko bi gaztek “maila horretan jokatzeko aukera” izango dute. Hala, Martin Ormaetxea Zelaia eta Gorka Mugartegi Atain izango dira etxeko pilotariak, “belaunaldi berriko bi izen nabarmenenak”. Zelaia-k Iron Cupeko txapela eskuratu duen Gorka Sorozabalekin osatuko du bikotea, eta Atain-ek, ostera, Xabi Barandika Markina-Xemeingo egungo txapelduna eta Iron Cupeko azpitxapeldunarekin.

Jai Alai Ligarako puntuagarria den Euskaraz Master Seriesa jokatu du Zelaia-k aurten, Olabe pilotalekuan “maila ona” erakutsiz. Atain-ek ere, ibilbide oparoa dauka zestan: “Goikoetxearekin jokatu zuen duela bi urteko Markina-Xemeingo Grand Slama, iaz aurre kanporaketako finala galdu zuen etxean eta Bilboko Iron Cup-ean ere ordezko moduan jokatzeko aukera izan zuen, Lekerikaren lesioagatik”.

Hori horrela, zapatuan [ekainak 7] 12:00etan jokatuko dituzte Series kanporaketako finalerdiak. Alde batetik Barandika eta Atain ariko dira Olharanen eta Del Rioren aurka, eta bestetik, Urreisti eta Basque ariko dira Zelaiaren eta Gorkaren aurka. Partida bakoitzeko bikote irabazleak hurrengo egunean [ekainak 8] jokatuko du Series-eko finala, 18:00etan. Kanporaketako bi partidetarako ez da sarrerarik beharko

Serieseko bikote txapeldunek beste bost puntisten aurka lehiatu beharko dute Markina-Xemein Grand Slam txapelketan. Martitzenean [ekainak 10] aurkeztuko dituzte nortzuk izango diren beste bikoteak, eta ekainaren 13ean emango diote hasiera ofiziala txapelketari. Bonoak salgai ipini dituzte www.eramanjaialai.com web orrian; egunez eguneko sarrerak aurkezpenaren ostean ipiniko dituzte salgai.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.