Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Warhammerrean murgiltzeko asteburua, Lekeition

Aintzina Monasterio Maguregi
Lekeitio
2025/06/05

Lekeitioko IV. Warhammer Torneoa lehiatuko dute zapatuan [ekainak 7], kultur etxeko erakusketa gelan. 09:00etan hasiko dute, eta 19:00ak aldera amaitzea aurreikusi dute.

24 jokalarik parte hartuko dute, eta gehienak bizkaitarrak izango dira. Bikotekako lehia izango da, eta sei mahai ipiniko dituzte. Talde bakoitzak hiru partida jokatuko ditu, eta partida bakoitzak hiru ordu irauten du. “Warhammer mahai-jolasa da, estrategia jokoa. Araudi konplexua dauka, eta oraintsu arau berriak atera dituzte; arauak organikoak dira, behin eta berriro aldatzen doaz”, azaldu dute Warhammer Lekitto Elkarteko kideek. Hainbat mota daude, eta Warhammer 40.000 da eurek jokatzen dutena, etorkizunean, 40.000. urtean oinarritzen da, eta espazioa gaiari buruzkoa.

Partidetan puntu gehien lortzen dituen bikoteak jasoko duen sari nagusiaz gain, beste hainbat sari banatuko dituzte: “Hobekien margotuta dagoen armadaren saria ematen da, baita kiroltasun saria ere, euren artean bozkatutako da hori. Bestalde, errelato onena ere saritzen da; lehiaketa barruan, talde bakoitzak orrialde bateko kontaketa bat aurkeztu behar izan du, euren armada biak zelan aliatu dituzten azaltzen. Gainera, Julian Borao poeta bilbotarrak dramatizatu egiten ditu horiek; Bilboko poesia elkarte bateko burua da, eta errelato horiek baloratzeko epaimahaian dago, eta gero, dramatizatu ere egiten ditu”. Bestalde, jokalarien artean zozketa bat ere egingo dute.

Urtetik urtera jokalari gehiagok parte hartzea lortu dute, “audientzia hartzen doa”, eta antolatzaileek esan bezala, herritar asko hurbiltzen dira: “Ez dakite zer den joko hori, eta asko hurbiltzen dira kuxkuxeatzera, zelan jokatzen den galdezka. Asko harritzen dira miniaturak ikustean, eta 45-50 urte bitarteko pertsonak jokatzen ikustea ere bitxia egiten zaie; batzuetan ulertzea kostatzen da. Gure asmoa da Lekeition daukagun taldea handitzea, eta urtero-urtero batzen zaigu baten bat, torneoan interesa piztuta. Geldika bagoaz taldea handitzen”. Era berean, estrategia-joko hori jendeari ezagutaraztea dute helburu.

Ikusteko eta ikasteko. Bestalde, domekan, 11:30etik 14:30etara bitartean, Warhammerra bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko diete herritarrei, kultur etxeko erakusketa gelan. Miniaturak zelan margotzen dituzten irakatsiko diete, eta gura duenak margotu ahal izango ditu: “Margotu eta etxera eroan ahal izango dute; guk ipiniko ditugu miniaturak eta margoak, eta jendeari zelan margotzen den erakusten egongo gara”.

Era berean, jokatzeko mahaia ere ipiniko dute. Partida bat martxan egongo da, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du. Hastapen-partida izango da.

Hain zuzen ere, Lekeitioko elkartekoen hitzetan, gero eta ezagunagoa da jokoa: “Hainbat nobela eta bideo-joko daude, eta, orain, Netflix plataformak eta eskubideak erosi dituzte, eta pelikulak eta telesailak ekoizten hasiko dira. Zabaltzen dagoen mundua da; azken urteetan asko zabaldu da”. Lea-Artibai eskualdean ere badago zaletasuna: “Inguruan ere badaude Warhammer jokalariak, gero eta gehiago. Ondarroan, Markinan, Gernikan… badaude jokalariak, talde modura agian ez, baina jokalariak ezagutzen ditugu, eta etortzen dira”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.