Euskal Pilota Nazioen Ligan parte hartu duten berriatuarrei harrera egingo diete domekan
13:00etan ipini dute hitzordua, udaletxean; Ikurrinak hartu eta plaza hartzeko deia zabaldu dute.
Amaitzear da Euskal Pilota Nazioen Liga, eta berriatuarrek harrera egingo diete ligan parte hartu duten herritarrei. Domekan [ekainak 8] udaletxean ipini dute hitzordua, 13:00etan: “Animatu gure selekzioa! Igandean ikurrinak hartu eta denok plazara!”. Era berean, Berriatuko Udalak zorionak eman nahi izan dizkio zesta eskolari nahiz herri guztiari: “Zorionak Berriatuko zesta eskolari eta herri guztiari, hau lortzeko eindako lanagatik”.