Euskal Selekzioko berriatuarrei harrera egin diete
Zesta-puntako Nazioen Ligan parte hartu duten kideei omenaldia egin zieten domekan [ekainak 8].

Maia Goikoetxea, Elaia Gojenola, Maialen Aldazabal eta Ander Bilbao dira Euskal Selekzioa zesta-puntako Nazioen Ligan ordezkatu duten berriatuarrak. Hain zuzen ere, puntista eta hautatzaileari harrera egin zieten domekan [ekainak 8], udaletxean. Bertan egon zen ere Helena Barrenetxea puntista ere bai. Emakumezkoak azpitxapeldun geratu ziren eta gizonezkoak txapeldun Euskal Selekzioak parte hartu duen lehen txapelketan. Alde horretatik, herriko zesta eskolak egindako lana goraipatu dute.