Gure Eskuk deituta, milaka eta milaka lagun elkartu ziren zapatuan [ekainak 7] Bilbon, 'Herri Libre Bat. Euskal Herriak Erabaki' lelopean, "hitzetatik erabakietara pasatzeko unea" dela aldarrikatzeko.
Euskal Selekzioak eta Espainiak irabazi dute Nazioen Liga, gizonezkoen eta emakumezkoen finaletan gailenduta. Jendetza bildu du munduko selekzio puntakoenen txapelketak, Jai Alain.
Tolosaldearen atzetik, emakumezkoetan, ondarrutarrak seigarrenak izan ziren, irabazlearengatik 50 segundora. Gizonezkoetan, aldiz, zazpigarren sailkatu ziren lekeitiarrak.
Zapatuko [ekainak 7] txapelketan 24 jokalarik parte hartu zuten eta domekako [ekainak 8] tailerrean ume asko elkartu ziren
Ziortza-Bolibarren Ingurumen Asteburua ospatu dute. Markola errekaren garbiketan bi talde aritu ziren lanean, eta "ondo" baloratu dute. Eskualdeko ekoizleen azoka ere ondo joan da.
Zesta-puntako Nazioen Ligan parte hartu duten kideei omenaldia egin zieten domekan [ekainak 8].
Domekan [ekainak 8] mendizale asko elkartu ziren tontorrean. Hurrengo urtean Ganekogortan egingo dute.
Joan den barikuan [ekainak 6] Uribarren-Abaroako langileen bi urteko borroka jasotzen duen erreportajea aurkeztu zuen Kontseilu Sozialistak. Era berean, Lortu erresidentziako langile independenteen sindikatua ere aurkeztu zuten.
18:00etan kultur etxeko Azkue aretoan ipini dute hitzordua.
Lekeitioko Udalak 88.000 euroko inbertsioa egin du. Aurten indarra lantzeko makinak berrituko dituzte, eta datorren urtean ariketa kardiobaskularrak egiteko makinak.