Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Markina-Xemeingo Grand Slamak udako denboraldia zabalduko du

Barikuan [ekainak 13] hasiko da txapelketa eta uztailaren 13ra arte luzatuko da, Karmen Egunean jaialdi berezia antolatuko dute. Bertan jokatzeko neskek kinielak jokatuko dituzte.

Markina-Xemeingo Grand Slamaren aurkezpena 2025
Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2025/06/10

Batzuentzat uda oporrak hartzeko garaia izaten ohi da, baina puntistentzat kontrakoa, partida gehien izaten dituzten sasoia da. Herriko jaiekin batera antolatzen dira txapelketa eta jaialdi asko, Hegoaldean zein Iparraldean. Markina-Xemeingo Grand Slamak zabalduko du zesta-puntako udako denboraldia. Barikuan [ekainak 13] hasiko da eta uztailaren 13ra arte luzatuko da. Horrez gain, herriko Karmen Egun handian jaialdi berezia antolatuko dute. Gaur [ekainak 10] egin dute aurkezpena.

Frontoi berezia da Markina-Xemeingo Uni frontoia, zerbaitengatik da pilotaren unibertsitatea. Onenak izan nahi dutenak jokatzen dute bertan, beste pauso bat eman nahi dutenak. Horregatik, esperientzia eta gaztetasuna uztartzen dira bikoteetan. A multzoa “oso gogorra” dela nabarmendu dute denek ala denak: Erkiaga-Ibarluzea, Ladutxe-Lekerika eta Urreisti-Basque. “Txapela irabazteko guztien aurka jokatu eta irabazi beharra dago”, dio ispastertarrak. B multzoan daude Goitia-Lopez, Goixerri-Manci eta Johan-Zabala.

Hau da, hiru markina-xemeindar eta beste horrenbeste mutrikuar arituko dira. Goitia duela aste gutxi batzuk itzuli da Estatu Batuetatik eta oraindik bertoko frontoietara egokitzen ari da, “nahi baino entsegu gutxiago” egin ahal izan dituelako. Hala ere, gutxik ezagutzen dute berak baino hobeto Uni. Horrez gain, Lopez bezalako atzelari batekin jokatzeak “konfiantza” ematen dio, “atzelaririk onena da”.

Konfiantza izan da Ekaitz Mendizabal Goixerrik nabarmendu duen beste hitzetako bat. Kasu honetan, Mikel Manci bikote eta lagunarekin duena. Bigarren aldiz ariko da Euskal Herrian Bilbon jokatu ostean. “Oso pozik” agertu da mutrikuarren bikotea osatzeagatik: “Kuadrila berekoak gara, txikitatik ezagutzen gara, oso ondo elkar ulertzen gara eta berezia izango da zalantza barik”.

markina-xemeindarrak Grand Slam aurkezpena

Aurkezpeneko markina-xemeindarrak

Unai Lekerikak txapelketa “orekatua eta gogorra” ikusten badu ere, Erkiaga eta Ibarluzea jarri ditu hautagai nagusi bezala. “Ibarluzeak ondo ezagutzen duen frontoia da eta Erkiagak edozeinetan jokatzen du ondo”. Hain zuzen ere, gernika-lumotarra eta ispastertarra, oraindik Euskal Selekzioko aje emozionalagaz, udako denboraldiari hasteko prest daude: “Jai Alaikoa oso berezia izan zen, baina orain egunerokotasunean oinarritu behar gara, udan partidak izan ahal ditugu ia egunero eta jokatzeko prest egon behar gara”. Elkarren aurka jokatuko dute barikuan [ekainak 13] eta lehen partidaren garrantzia azpimarratu dute, batez ere A multzo gogor horretan.

Barandika, kanpoan
Xabi Barandika Markina-Xemeingo Grand Slameko azken bi urteetako irabazleak ezingo du txapela errepikatu. Sailkapen kanporaketak jokatu behar izan zituen asteburuan Gorka Mugartegi Atainegaz batera, eta domekan, Eñaut Urreisti eta Thibault Basqueren aurka galdu zuten 2-1. Horrenbestez, azken bi horiek sailkatu dira Grand Slamerako. Finalerdietan, Martin Ormaetxea Zelaia markina-xemeindar gaztea eta Gorka Sorozabal hutsi zituzten kanpoan, eta gernika-lumotarrak eta markina-xemeindarrak Jean Olharan eta Julen Del Rio.

Formatu aldaketa
Emakumezkoek ere haien plaza izango dute Unin, bestelako formatu batean oraingoan. Kinielak jokatuko dituzte uztailaren 13an, gizonezkoen finalen egunean. Lau bikote ariko dira nor baino nor gehiago, eta hemen ere etxekoak dira protagonista: Erika-Oaia, Helena-Arai, Lur-Maia eta Maite-Alize. Ordubetez jokatuko dute eta bi bikote onenek Karmen Eguneko jaialdi berezian jokatuko dute. Punstitak “pozik” agertu dira formatu aldaketarekin, “zerbait desberdina” delako, ohiko finalerdietatik aldendu eta guztiek elkarren aurka jokatuko dutelako.

Gran Slamerako bonoak duela egun batzuk jarri zituzten salgai 75 eurotan eta orain eguneko sarrerak jarri dituzte eskuragarri, baita finaleko eta Karmen Egunekoak ere. Eraman Jai Alairen webgunean erosi daitezke.

Markina-Xemeingo Grand Slameko egutegia:

  • Ekainak 13, barikua, 19:00etan
    JOHAN-ZABALA vs GOIXERRI-MANCI
    ERKIAGA-IBARLUZEA vs LADUTXE-LEKERIKA
  • Ekainak 20, barikua, 19:00etan
    URREISTI-BASQUE vs A multzoko irabazleak
    GOITIA-LOPEZ vs B multzoko irabazleak
  • Ekainak 27, barikua, 19:00etan
    URREISTI-BASQUE vs A multzoko galtzailea
    GOITIA-LOPEZ vs B multzoko galtzaileak
  • Uztailak 4, barikua, 19:00etan
    FINALERDIAK
  • Uztailak 13, domeka, 18:00etan
    Emakumeen kiniela
    GRAND SLAM FINALA
  • Uztailak 16, Karmen Eguna, 18:00etan
    JAIALDI BEREZIA (emakumeak + gizonak)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.