Irailaren 28tik abenduaren 20ra jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketak geldialdi bikoitza egingo du Lea-Artibain: urriaren 4ean [zapatua] kanporaketa saioa hartuko du Lekeitiok; azaroaren 22an [zapatua], berriz, finalaurrekoetako bat, Markina-Xemeinek. Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak, azken bi txapelketetako irabazleak uko egin dio txapelketan parte hartzeari.
Barikuan [ekainak 13] hasiko da txapelketa eta uztailaren 13ra arte luzatuko da, Karmen Egunean jaialdi berezia antolatuko dute. Bertan jokatzeko neskek kinielak jokatuko dituzte.
Aspanovas elkarteak goiz guztiko egitaraua antolatu du zapaturako [ekainak 14], minbizia duten umeen alde: "Minbizia duten adingabeen familiekiko konpromisozko keinu kolektiboa da".
Tolosaldeak eta Getariak irabazi dituzte, hurrenez hurren, Lekeitioko Ikurrinaren emakumezkoen eta gizonezkoen estropadak.
Lea-Artibai eta Lea Ibarrako Mankomunitateek azaldu dute birziklatze tasa %43koa dela, eta "urrun" dagoela Europatik 2030erako ezarritako %60ko helburutik. Hori aldatu ezean, hondakinen kudeaketarako herritarrek ordaindu beharreko tasak handiagoak izango dira, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Gaztetxoak Txapelketako azken lasterketa hartu zuen domekan [ekainak 8], eta oro har, garailea Aratz Sanchez Beltran de Otalora izan da.