Mikel Laboari omenaldia egin diote Lekeition
Domekan [ekainak 15] musikagile donostiarraren jaiotzaren 91. urteurrena ospatzeko elkartu ziren lekeitiarrak.

Mikel Laboaren jaiotzaren 91. urteurrenean omenaldia egin nahi izan zioten domekan [ekainak 15] Lekeition. Isuntza hondartzan dagoen Laboaren omenezko horma-irudiaren aurrean elkartu ziren atzo eguerdian eta musikagile donostiarraren hiru kanta abestu zituzten: Martxa baten lehen notak, Gure bazterrak eta Txoriak txori.