Ogellako aberastasun geologikoa ezagutu ahal izan dute

Ispastertarrek Ogellako aberastasun geologikoa ezagutzeko aukera izan zuten zapatuan [ekainak 14]. Hain zuzen ere, Jon Zamalloa geologoaren eskutik, eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, “in situ” inguruko txokoen inguruko “ezagutza handitzeko” aukera izan zuten.