Nadir Barainka Egaña lekeitiarra BizkaIdatz Txikia literatura lehiaketan saritu dute
Astelehenean [ekainak 16] egin zuten XI. Bizkaidaitz Txikia lehiaketaren sari banaketa, Bizkaiko Foru Liburutegian.

XI. BizkaIdatz Txikia literatura lehiaketaren sari banaketa Begoña de Ibarra Kulturako zuzendari nagusiaren eskutik osatu zuten astelehenean [ekainak 16]. Bizkaiko Foru Aldundiak haur eta gazteentzat antolatzen duen literatura saria da, eta parte-hartzaileek hasitako kontakizun baten amaiera idatzi behar dute.
Aurten, ume eta gazteek Borja Alonsoren eta Veronica Simonen kontakizunen amaiera idatzi behar izan dute. Borja Alonsok Zuhaitzaren desira euskarazko kontakizuna idatzi du, eta Verónica Simonek Los rostros de la selva gaztelaniazko kontakizuna.
Gaztelaniazko Gazteen kategoriako 4. taldean irabazi du Lekeitio BHIko Nadir Barainka Eñaga lekeitiarrak lehen saria. Gaztelaniazko sariaren epaimahaia Veronica Simón Pedernales, Seve Calleja Perez eta Andoni Abenojar Martínez de Eulatek osatu dute. “Bizkaiko Foru Aldundiak, BizkaIdatz Txikia literatura-lehiaketaren bidez, literatura-sorkuntza eta irakurzaletasuna sustatu nahi ditu”, azaldu dute.
Izena emateko epea otsailaren 13an amaitu zen. Parte-hartzaileek ezarritako epean aurkeztu behar izan zituzten beren lanak, lau eta bost orrialde arteko luzerakoak. Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean abiarazi zuen BizkaIdatz Txikia Haur eta Gazteentzako Literatura Saria, Bizkaiko ikastetxeetako haur eta gazteen artean “irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatzeko”.