HITZ ETA PITZ: Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia
Pabellon 6ko Antzerki Arinen Jardunaldietako Kriseilu Saria irabazi berri dute Ainhoa Etxebarria Gomezek (Ondarroa, 1993) eta Nerea Gartzia Gartziak (Ondarroa, 1976), ‘Hil da jainkosa’ antzezlanagaz. 2021ean hasi ziren oholtza partekatzen, eta ordutik, hainbat proiektu sortu dituzte elkarrekin. Gaur gaurkoz, ‘Hil da jainkosa’ Euskal Herriko txoko guztietara eramatea da beraien helburua.
Bibitxa kolektiboaren sortzaileak, umoregileak, aktoreak, ondarrutarrak eta emakumeak. Baita gehiago ere. Zerrenda luze baten bidez aurkeztu dezakete beraien burua Ainhoa Etxebarria Gomezek (Ondarroa, 1993) eta Nerea Gartzia Gartziak (Ondarroa, 1976). Hala ere, argi dagoena zera da, umoregile ondarrutarrak direla. Euskal kulturan inbertitzearen garrantziaz, beraien arteko konplizitateaz, elkarrekin egindako ibilbideaz, eta euskal panoraman emakume umoregileek daukaten lekuaz aritu dira, besteak beste.