Auzoak eta herriak, San Joan jaien testigu izateko prest
Txarra kanporatzeko eta onari ongietorria emateko prest daude eskualdeko auzoak; musika, jana, kirola, baina batez ere, giro ona nagusituko dira asteburuan zehar hamaika txokotan.
Uda ate joka dago, eta udarekin batera, San Joan eguna. Hala, eskola, herri eta etxeetan gaitzak erretzeko prestatzen ari dira dagoeneko. Sorginak, laztoa, egurra, eukaliptoa etabar luze bat; dena dago prest, San Joan bezperan sugarrak piztu eta sutearen inguruan dantzatu, abestu eta saltoka aritzeko. Gertaera txarrak atzean uzteko aukera izateaz gain, konjuruak esanda desioak eskatzeko unea ere bada. Txarra kanporatu, eta onari ongietorria emango diote, alegia.
Herri batzuentzat berebiziko eguna da, eta egutegietan urterik urte markatzen den horietakoa izan ohi da, baina auzoak ere ez dira atzean gelditzen. Horietan ere hamaika ospakizun aurreikusten dituzte datozen egunotan Lea-Artibain.
Alde batetik, Markina-Xemeingo Amallo auzoak egitarau oparoa izango du aurretik, adin guztietako jendea batzeko moduko ekintzekin; denetarako tartea izango dute, esaterako, musika, bertsoak, kirola eta jan edana. Izan ere, bertso afaria antolatu dute auzotarren gozamena pizteko, Aissa Intxausti, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin.
Bestetik, Ondarroa ere prest dago tradizioa eta mitoa jaien baitan sartzeko. Horrela, Gorozika auzoan domekan, astelehenean eta martitzenean dituzte hitzorduak. Hemen ere bertsoz josiko dute auzoa, herri kirolez eta haurrentzako jolasez gain. Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariak arituko dira bertsotan bertan.
Amallo auzoa (Markina-Xemein).
- Astelehena, ekainak 23
- 22:00. San Juan suak eta txapliguak.
- Martitzena, ekainak 24
- 07:00. Pasiun doienagaz argi!
- 11:30. Meza, Leon XIV.an parte hartzeagaz.
- Ostean. Auzoko trikitilariak eta nagusien jolasak.
- 13:00. Gerritirie, ETB1eko ‘Harri Gerri’ saiorako zuzenean.
- Amaitzeko. Jaiei amaiera emateko, 600 euroko sariaren zozketa.
Gorozika auzoa (Ondarroa)
- Astelehena, ekainak 23
- Ilunabarrean. Suak eta txapliguak.
- Martitzena, ekainak 24
- 12:30. Meza santua eta Lore sorten bedeinkapena.
AMOROTO
- 20:30. Mokadutxoa egiteko elkartuko dira.
- Iluntzean. San Joan sua piztu.
AULESTI
- 17:00. Mahai jolas txapelketa.
- 21:00. Erromeria, plazan, Errota musika taldeagaz.
- 22:30. Kalejira, plazatik parkera.
- Gero. San Joan sua eta dantzak.
BERRIATUA
- 22:30. Urepel plazan Sarats dantza taldearen emanaldia.
- Ondoren. Sua errekondoan.
ETXEBARRIA
- 21:00. Afaria, Errekarten.
- 22:00. Sua piztea, txalaparta doinuz eta dantzaz alaituta.
- Bakoitzak bere lore sorta eroateko deia egin dute, eta nahi duena sorginez jantzita joan ahalko da.
GIZABURUAGA
- 20:00. Pikoteoan bilduko dira, txoko aurreko plazan.
- Gero. Sua piztuko dute.
LEKEITIO
- 17:00. Jaia ospatuko dute, Lekeitioko Herri Eskolak eta Zapran Guraso Elkarteak antolatuta, eskolako jolastokian.
- 18:30. Jaia ospatuko dute, Lekeitioko Azkue Natura ikastolak antolatuta, Plazan.
- 19:00. Txistularien kalejira egingo dute, Itxaropena txistulari elkarteak antolatuta, kalerik kale.
MARKINA-XEMEIN
- 19:30. Maider Arcelay ipuin kontalaria.
- 22:00. Akerbeltzekin batera, kalejira herrikoia.
- Ostean. Suaren inguruan dantzaldi eta jaialdia, Goiko portalean. Kalejira ere egongo da.
- Gero. Txokolate edana.
MENDEXA
- 21:00. Sua, konjurua, sagardoa eta pintxoak.
MUNITIBAR
- 19:30. Habixi elkargunean, gitarra ikastaroko ikasleen emanaldia.
- Ondoren. Zugaren kontzertua.
- 22:00. Sua eta sorgin dantza.
- Bukaeran. Txokolate jana.
MUTRIKU
- 21:30. Musika Banda eta Gure Ametsa Dantza Taldearekin kalejira, Goiko plazatik hasita.
- Ondoren. Sua, dantza eta akelarrea, Burumendin.
ONDARROA
- Gauez. Suak Antiguan, Kamiñazpin, Kafekoatzean eta Gorozikan.
- 22:30. Oihal eta trapezio ikuskizuna, Itsasaurre Plazan.
- 00:00. Akelarrea, Itsasaurre Plazan. (22:00etatik aurrera hondartzako aldageletan bilduko dira akelarrerako janzteko).
ZIORTZA BOLIBAR
- 20:00. Txalapartariak plazan, sorginen eta pertsonaia mitologikoen etorrerarako eta antzezpenerako.
- Ondoren. Jana: urdaia, txistorra, gazta eta menbrilloa. Idoia eta Roberto Etxebarria trikitilariek girotuta.
- 22:00. San Juan suak sorgin dantza, eta sorginek prestatutako edabea.