Suspertze Digitala 2025 programaren baitan antolatu zen saioak Adimen Artifizialak ekoizpen denboren kalkulua eta tailerraren kudeaketa integrala hobetzeko duen ahalmena izan zuen ardatz.
Txarra kanporatzeko eta onari ongietorria emateko prest daude eskualdeko auzoak; musika, jana, kirola, baina batez ere, giro ona nagusituko dira asteburuan zehar hamaika txokotan.
Taldea izatetik, bakarkako proiektua izatera pasa zen Nabil, eta atzera ere talde formatua berreskuratu nahi izan du Unai Egia musikari lekeitiarrak. Bera dago abestien letra nahiz doinuen sorkuntzaren atzean, eta zortzigarren diskoa du esku artean: 'Loraila'. Bihar arratsaldean aurkeztuko dute diskoa Lekeition.
Gaur [ekainak 20] emango diote hasiera San Joan jaiei Aulestin, Gazte Egunagaz. Eguaztenera arte [ekainak 25] luzatuko dituzte jaiak, eta festa giroa ziurtatuta egongo da.
Leioako eta Idiazabalgo taldeekin elkartu, eta Emakumeen Futbol Torneoa jokatu dute lekeitiarrek.