Auzoak, San Joan jaien testigu izateko prest
Txarra kanporatzeko eta onari ongietorria emateko prest daude eskualdeko auzoak; musika, jana, kirola, baina batez ere, giro ona nagusituko dira asteburuan zehar hamaika txokotan.
Uda ate joka dago, eta udarekin batera, San Joan eguna. Hala, eskola, herri eta etxeetan gaitzak erretzeko prestatzen ari dira dagoeneko. Sorginak, laztoa, egurra, eukaliptoa etabar luze bat; dena dago prest, San Joan bezperan sugarrak piztu eta sutearen inguruan dantzatu, abestu eta saltoka aritzeko. Gertaera txarrak atzean uzteko aukera izateaz gain, konjuruak esanda desioak eskatzeko unea ere bada. Txarra kanporatu, eta onari ongietorria emango diote, alegia.
Herri batzuentzat berebiziko eguna da, eta egutegietan urterik urte markatzen den horietakoa izan ohi da, baina auzoak ere ez dira atzean gelditzen. Horietan ere hamaika ospakizun aurreikusten dituzte datozen egunotan Lea-Artibain.
Alde batetik, Markina-Xemeingo Amallo auzoak egitarau oparoa izango du aurretik, adin guztietako jendea batzeko moduko ekintzekin; denetarako tartea izango dute, esaterako, musika, bertsoak, kirola eta jan edana. Izan ere, bertso afaria antolatu dute auzotarren gozamena pizteko, Aissa Intxausti, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin.
Bestetik, Ondarroa ere prest dago tradizioa eta mitoa jaien baitan sartzeko. Horrela, Gorozika auzoan domekan, astelehenean eta martitzenean dituzte hitzorduak. Hemen ere bertsoz josiko dute auzoa, herri kirolez eta haurrentzako jolasez gain. Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariak arituko dira bertsotan bertan.
Amallo auzoa (Markina-Xemein).
-
Bihar, ekainak 21
- 10:00. Umeentzako mendi ibilaldia.
- 12:30. Zerutxu Dantza Taldearen emanaldia.
- 14:30. Herri bazkaria: Krikil jana.
- 17:00. Oier magoa.
- Ostean. Umeen jolasak.
- 18:30. Zaldi-probak.
- 19:00. XXVI. Hiru Txirlo txapelketa.
- 21:00. Bertso afaria.
- Bertsolariak: Aissa Intxausti, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal.
- Etzi, ekainak 22
- 17:00. XX. Mus txapelketa.
- 18:00. XXXIV. Briska txapelketa.
- Astelehena, ekainak 23
- 22:00. San Juan suak eta txapliguak.
- Martitzena, ekainak 24
- 07:00. Pasiun doienagaz argi!
- 11:30. Meza, Leon XIV.an parte hartzeagaz.
- Ostean. Auzoko trikitilariak eta nagusien jolasak.
- 13:00. Gerritirie, ETB1eko ‘Harri Gerri’ saiorako zuzenean.
- Amaitzeko. Jaiei amaiera emateko, 600 euroko sariaren zozketa.
Gorozika auzoa (Ondarroa)
-
Etzi, ekainak 22
- 12:30. Meza ospakizuna.
- Ondoren. Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Unai Agirre.
- 17:15. ‘Dantzatzeko prest’ haurrentzako ikuskizuna.
- Ondoren. Herri kirolak.
- Bitartean. Haurrentzako txokolatada.
- Ondoren. Haurrentzako herri kirolak.
- Amaitzeko. Ibiriren poniak.
- Astelehena, ekainak 23
- Ilunabarrean. Suak eta txapliguak.
- Martitzena, ekainak 24
- 12:30. Meza santua eta Lore sorten bedeinkapena.