Karraspiora joateko autobusa egongo da Etxebarritik eta Markina-Xemeindik
Autobuserako txartelak erosteko azken eguna ekainaren 27a da; erroldatuentzako zerbitzua da.
Aurten ere Karraspioko hondartzara joateko autobusa ipiniko dute eskuragarri Etxebarriko eta Markina-Xemeingo Udalek. Uztailean eta abuztuan eskaini dute zerbitzua, astelehenetik barikura. Hala, txartel bakoitzarekin hilero zortzi bidaia egiteko aukera egongo da; 15:30ean irtengo da autobusa Markina-Xemeindik, eta 19:30ean, ostera, Karraspiotik. Erroldatuentzako zerbitzua izango da, eta toki mugatuak daude; 0-2 urte bitartekoek doan bidaiatuko dute, eserlekurik okupatu barik. 2-6 urte bitartekoek, ostera, hilabeteko 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta sei urtetik gorakoek, hilabeteko 50 euro. Txartelak erosteko azken eguna ekainaren 27a da, eta Markina-Xemeingo Berton bulegoan eskuratu daitezke.