Olano eta Txikik irabazi dute II. Xurdo memoriala
Olanok eta Txikik Paredes eta Zigorren aurka jokatu zuten finala. Final "gogorra" izan zen arren, 25-18ko markagailurekin gailendu ziren Olano eta Txiki.

II. Xurdo memorialaren finala jokatu zuten zapatuan [ekainak 21] Mutrikuko Miruaitz frontoian; Olano eta Txiki gailendu ziren. Otsailean eman zioten hasiera txapelketari, eta “nahi baino gehiago” luzatu den arren, antolatzaileek balorazio “positiboa” egin dute.
Bi partida jokatu ziren zapatuan: hirugarren eta laugarren postuak zehaztu zituena, eta finala. “Hodeiren partez Eduk jokatu zuen. Partida nahiko erraza izan zen; 25-11 gailendu ziren markagailuan Aitor eta Edu. Finaleko partidua oso gogorra izan zen. Olanok eta Txikik irabazi zuten 25-18ko markagailuarekin baina joko estua egon zen. Paredes eta Zigorrek ere partida ona jokatu zuten”. Partida ordu bete eta hogei minutukoa izan zela jakinarazi dute antolatzaileek.
Behin finala jokatuta, datorren urteko memorialari begira jarriko dira laster. “Lehenengo urteroko Mutrikuko txapelketa jokatuko da, eta ondoren, Xurdo memoriala antolatzen hasiko gara”.