San Juan suek argitu dute gaua
Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat herritan egin zituzten atzo [ekainak 23] suak.

Pentsamendu txarrak aldendu eta onak ekartzeko eskatzeko tartea da San Joan sua. Asko eta asko piztu ziren beste urte batez atzo [ekainak 23] Lea-Artibai eta Busturialdean. Suek argitu zuten gaua, urteko gaurik laburrena, hain zuzen ere.
Herri batzuetan sua bakarrik piztu zuten, baina beste askotan bestelakoak ere piztu zituzten: jai giroa. Emanaldiak, dantzak eta jan-edana ez ziren falta izan zenbait herritan San Joan bezperan. Izan ere, Ziortza-Bolibar edo Aulestin, esate baterako, sanjoanak ospatzen ari direlako.




























































