ZIUan ingresatuta dago Mutrikuko Txiringito batean mosto baten ordez detergentea atera zioten gaztea
Hamazortzi urteko gazte bat Donostiako ospitaleko ZIUan ingresatuta dago, Mutrikuko Ondarbeltz hondartzako txiringitoan, akatsa baten ondorioz, mostoaren ordez ontzi garbigailurako detergentea atera eta irentsi ondoren.
Elgoibarko hamazortzi urteko gazte bat Donostiako ospitaleko ZIUan ingresatuta dago, Mutrikuko Ondarbeltz hondartzako txiringitoan mosto bat eskatu, eta horrez ordez, ontzi garbigailuko detergentea atera eta irentsi ostean. Egoera honen aurrean, gaztearen aitak publiko egin du gertatutakoa, eta hainbat hedabidek haren adierazpenak jaso dituzte: “Gure semeak mosto bat eskatu zuen, eta zerbitzatu ziotena edan zuenean, barruak erre egiten ziola sentitu zuen”.
Lakuako Segurtasun Sailak baieztatu du Ertzaintzak ikerketa bati ekin diola, ustezko delitu larri bat bat egon daitekeelako. Hala ere, zehaztu du, Ertzaintza ofizioz hasi dela ikerketarekin; izan ere, oraindik ez da aurkeztu gertatutakoari buruzko salaketa formalik.
Hasiera batean Mendaroko ospitalean ingresatu zuten gaztea, baina gero, Donostiako ospitalera eraman zuten. “Asteazken arratsaldean medikuek okerrena gertatu zitekeela esan ziguten; hala ere, zorionez, gure semeak ez du okerrera egin, eta uste dugu denborarekin hobetzen joango dela”, adierazi du gaztearen aitak.