Kepa Arrizabalagak Arsenalengatik fitxatu du
Chelseak lagata, ondarrutarrak denboraldi bikaina osatu du Bournemouthen, eta orain Arsenalek sei milioi euro inguru ordaindu ditu bere fitxaketagatik.

Kepa Arrizabalagak Arsenalen jokatu du 2025/2026 denboraldian. Iaz ondarrutarrak, Andoni Iraolaren esanetara, denboraldi bikaina osatu zuen Bournemouth taldean. Bertan Chelseak lagatu jokatu zuen. Orain Arsenalen jarraituko du bere ibilbidea atezainak, klubak sei milioi euro ordaindu eta gero. Chelseak bere momentuan Athletici ordaindu zizkion 80 milioi euroetatik urrun. Bertan, Mikel Arteta entrenatzaileagaz edota Mikel Merino erdilariagaz arituko da. “Oso pozik nago hemen egoteaz, eta gogo handia daukat datorrenerako. Klub honek erakutsi duen anbizioa, irabazteko duten nahia, zerbait irabaztea lortzetik oso gertu gaudela uste dut, ea lortzen dugun”, adierazi du Arrizabalagak.