Uztailaren 6an hasiko da Mendexako esku pilota txapelketa
Guztira eskualdeko eta inguruko 26 pilotarik jokatuko dute bi mailatan banatuta.
Domekan [uztailak 6], 12:00etan, emango zaio hasiera Mendexako eskupilota txapelketari. Guztira eskualdeko eta inguruko 26 pilotari izango dira lehian, Bizkaiko sei pilota eskola desberdinetakoak, bi mailatan banatuta: kadeteak eta nagusiak. Txapelketaren formatua, kanporaketa bidezkoa izango da, partidua irabazten duenak aurrera jarraituko du eta galtzen duenak kanporatuta geratuko da. Domeketan 12:00etan jokatuko dituzte kanporaketak eta bi kategorietarako finalak hilaren 31n jokatuko dituzte.
Partidak 22 tantora jokatuko dira eta iazko finalistak zuzenean sartuko dira finalaurrekoetan. Partidetarako sarrera beti doakoa izango da eta Mendexako Udalak eta Akarregi Pilota Elkarteak bertaratzeko deia egin diete herritarrei. Izan ere, nabarmedu dute helburu dutela “eskualdeko pilotari gazteen garapena eta pilota kirolaren transmisioa osatzea”.
Kadete mailako bikoteak:
-
Janitz Bengoetxea (Lea) – Jon Madariaga (Markina-Xemein) – Multzoburu
-
Markel Solozuze – Eritz Larrinaga (Markina-Xemein)
-
Urko Agirre (Abadiño) – Goikoetxea (Lea)
-
Julen Ibarzabal (Markina-Xemein) – Iker Otxoantezana (Markina-Xemein)
-
Izai Oruesagasti (Markina-Xemein) – Gotzon Odiaga (Markina-Xemein)
-
Aratz Perez (Durango) – Unax Albizu (Markina-Xemein)
-
Urkidi (Akarregi) – Axer Perez (Arkupe)
Nagusi mailako bikoteak:
-
Igotz Arangüena (Lea) – Antton Azpiazu (Markina-Xemein) – Multzoburu 1
-
Xabi Beitia (Lea) – Ekain Perea (Arkupe) – Multzoburu 2
-
Koldo Enbeita (Lea) – Enaitz Uribe (Durango)
-
Aimar Arranz (Sestao) – Izaguirre (Lea)
-
Amets Alvarez (Markina-Xemein) – Jokin Alvarez (Markina-Xemein)
-
Unax Arrizabalaga (Markina-Xemein) – Martin Larrañaga (Durango)