Zapatuan Elkartasun Eguna ospatuko dute Lekeition
Egun guztiko egitaraua prestatu dute, eta bazkarirako tiketak salgai daude Galarrenan.
Zapatuan [uztailak 19] ospatuko dute aurtengo Elkartasun Eguna lekeitiarrek. Egun guztiko egitaraua prestatu dute, eta kaleak hartzeko deia zabaldu dute, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen etxeratzearen alde.
Hala, 13:00etan hasiko dute eguna, marianito pintxadagaz, Galarrenan. Ostean, bazkaritarako elkartuko dira. Umeek 14:00etan bazkalduko dute, eta herri bazkaria, ostera, 15:00etan izango da, biak ala biak, plazan. Bazkarirako tiketak Galarrenan daude salgai, umeena 10 euroren truke eta nagusiena 20 euroren truke.
Ostean, bingo musikatua egingo dute, eta jarraian, argazkia atera eta ekitaldia egingo dituzte. Egunagaz amaitzeko, 19:30ean poteo animatua egingo dute udaletxe aurretik hasita, eta 00:30ean DJ-a egongo da Garrenan.