Uztailaren 21ean esku pilota jaialdia egongo da Mutrikun
Azkia Pilota Taldeak esku pilota jaialdia antolatu du uztailaren 21erako [astelehena]. Sarrerak Zubixa, Zubiaram eta Loretxu tabernetan daude salgai, bost euroren truke.
Mutrikuko Azkia Pilota taldeak esku pilota jaialdia antolatu du uztailaren 21erako [astelehena], Mutrikuko Udalarekin elkarlanean. Herrian esku pilotarekiko dagoen zaletasuna ikusita, Malen jaietan jaialdia antolatzea ideia ona iruditu zitzaien antolatzaileei: “Duela urte batzuk urtero antolatzen zen esku pilota jaialdia Malen jaien testuinguruan; beraz, berreskuratzeko asmoz, aurtengo jaialdia antolatu dugu”. Antolatzaileek zehaztu dutenez, helburua, Miruaitz frontoia bete eta giro “ederra” sortzea da.
Sarrerak bost eurotan daude Loretxu, Zubixa eta Zubiaram tabernetan: “Sarrerak bost eurotan jarri ditugu, gure helburua, herritarrak frontoira etortzea delako”. Gainera, antolatzaileek azpimarratu dutenez, sarreren salmentak “martxa onean” doaz.
Hala, 19:00etan emango diote hasiera jaialdiari: “Lehenengo Markina-Xemeingo esku pilota taldean dabiltzan herritar gazteek jokatuko dute, eta ondoren, bi partida profesional jegongo dira: Beñat Zearra eta Alain Tx Jon Cid eta Ibai Ibiritxoren kontra ariko dira, eta Urmeneta eta Elizegi Mikel Goñi eta Alduntziren aurka.
Azkia Pilota taldetik sarrerak erosi eta frontoira joateko deia egin dute: “Mikel Goñi bezalako pilotariak daudela ikusita, espero dugu frontoia bete eta giro ederra egotea; beraz, animatu uztailaren 21ean Miruaitzera!”.