Atun errea eta giro ederra, Mutrikuko Merkatu Txikian

Gazte Egunaz gain, Merkatu Txikiak ere jendetza erakarri du Mutrikura, batez ere, eguerdi partean. Portu inguruan giro eta usain berezia nabaritu da gaur [uztailak 19]. Izan ere, Merkatu Txikia ipini dute, eta Mutrikuko Arraun Taldekoek atun errea banatu dute bertan. Ilara luzeak sortu dira, eta herritarrek zein bisitariek esker onez hartu dute arraun taldekoen eskaintza.
Baserritar eta artisau postuez gain, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza ere bertan egon da, baita arraun taldeko kideak ere euren materiala saltzen, eta LAB Sindikatuko kideak gutxieneko soldata eskatzeko sinadurak batzen.



























































