Nahia Elesgarai Oliveirak irabazi du Ondarroako Andra Mari jaietako kartel lehiaketa
Ondarroak badauka Andra Mari jaiak iragartzeko kartela. Gure bihotzeko Ondarru izeneko lanagaz Ondarroako Andra Mari jaietako kartel lehiaketa irabazi du Nahia Elesgarai Oliveirak. Elesgarairen lanak jaso ditu bozka gehien, eta guztira, 500 herritar baino gehiagok eman dute bozka.

Nahia Elesgarai Oliveiraik egindako kartela. Argazkia: Ondarroako Udala.