Konponketa lanen eraginez Lekeitioko igerilekua itxita egongo da irailaren 15era arte
Uztailaren 31n itxiko dute igerilekua, lur berria ipini, aniztasun funtzionala dutenentzat aulki berria ipini eta tuberiak eta ur bonbak garbitu eta aldatzeko.
Lekeitioko Udalak igerilekuan inbertsio eta konponketa lanak egingo ditu udan, eta halaber, uztailaren 31tik irailaren 15era bitarte itxita egongo da.
Jakitera eman dutenez, inbertsioak, mantentze lanak eta konponketak izango dira egingo dituztenak, uraren kalitatea eta zerbitzua hobetzeko asmoz. Hala, diru partidarik handieran tuberia eta ur bonben garbiketa eta aldaketa egingo izango da, 40.000 euro, hain zuzen ere. Bestalde, igerilekuan lur berria ipiniko dute, eta horrek, 32.000 euroko kostua izango du. Azkenik, aniztasun funtzionala duten erabiltzaileentzako aulki berria ipiniko dute, 5.800 euroko diru partidagaz.
Joan den maiatzaren 6an Ondarroa, Lekeitio eta Markina-Xemeingo Udalek sinatutako hitzarmenari esker, lanek iraun bitartean lekeitiarrek Ondarroako edo Markina-Xemeingo igerilekua erabili ahal izango dute.