Urriaren 11n izango da Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia
Ekoizle, artisau eta txosnentzako izen emate epea uztailaren 30ean amaituko da, eta abeltzainen izen ematea irailaren 2tik 8ra izango da.
Egun garrantzitsua da lehen sektorearentzat Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia, eta aurtengoan urriaren 11n ospatuko dute. Ekoizle, artisau eta txosnek uztailaren 30a baino lehen egin beharko dute postua ipintzeko eskaera. Abeltzainek, ostera, irailaren 2tik 8ra edukiko dute eskera aurkezteko aukera.
Eskaerak aurkezteko, aurrez-aurre nahiz helbide elektroniko bitartez egiteko aukeraz gain, aurten Lea-Artibaiko Landagarapen Elkartearen webgunetik ere egin ahalko da esakera, www.landagarapenaleaartibai.eus web orrian sartu, eta azoken atalean Urriko Azoka Nagusian sartuta. Aurrez-aurre, ostera, Lea-Artibaiko Landagarapen Elkartearen bulegora eroan beharko dute eskaera (Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunea, Xemein etorbidea 12. Markina-Xemein) 08:30etik 13:30era bitartean. Helbide elektronikoz landagarapena@leartibaifundazioa.eus helbidera idatzi beharko da.
Informazio gehiago eta oinarriak Lea-Artibaiko Landaragapen Elkartearen web orrian nahiz Markina-Xemeingo Udalaren webgunean daude eskuragarri.