Itsasertzetik etxerako bidea: azken olatua bakearen alde
Sare eta Etxeratek deituta, 11 hondartzatan batu ziren herritarrak, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko azken faseari bultzada emateko.

Urtero legez, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarriek bat egin zuten atzo [abuztuak 3] Euskal Herriko 11 hondartzatan, tartean, Ondarroako Arrigorri eta Lekeitioko Isuntza hondartzetan. Sare eta Etxeratek deituta, ehundaka lagunek urte luzez “sufrimendu izugarria” eragin zuen gatazkaren eta gaur oraindik horren ondorioek eragiten duten sufrimenduagaz “behin betiko amaitzea” aldarrikatu zute.
Behin betiko txanpa etxera lelopean “behin betiko konponbidea” lortzearen garrantzia nabarmendu zuten, helburu bakarra behin betiko bakea eskuratzea dela zehaztuta: “Eta noski, behin betiko elkabizitza agertokietara jauzi egitea”.
Azken txanpa amaieragaz lotuta egon arren, horiek “gogorrak eta luzeak” izaten direla azpimarratu zuten deitzaileek: “Benetan gogorra izaten ari da ETAk bere jarduna eten zuela 15 urte beteko direnean datorren urtean, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen azken fase hau”. Hala ere, olatua hartu eta urte guzti hauetan emandako pausoak fruituak ematen hasi dela nabaritu dute: “56 dira egun beraien zigorrak erregimen irekian betetzen ari diren presoak eta hori olatua hartzen hakin dugunaren seinale argia da”.
Gaur gaurkoz egitea jakiteko eta errekonozitu eta errepatatuak izateko falta diren “bioentzia ezberdinen biktimak” ere gogoan izan zituen, baita “urte luzetan erbesteak egotera behartuak izan din iheslari eta deportatuak” ere.
Etxerako azken txanpak “azken bultzada” behar duela zehaztu zuten hondartzetan bildutako herritarrek, hori baita “ondorio guztiekin amaitu eta konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren izenean urratsak emateko” biharrezko pausoa. Sufrimenduak bizirik jarraitzen duelako, “ezinbestekotzat” jo dute euskal herritarren gehiengoaren babesa etxeratzearen alde mantentzea: “Ezinbestekoa zaigu mobilizatzen jarraitzea, azken txanparekin amaitzea guztion artean lortuko dugu”.