Malen zozketako irabazleak ezagutzera eman ditu Bertan Mutrikuko Merkatarien Elkarteak

Malen jaien harira, Mutrikuko Bertan Merkatarien Elkarteak zozketa berezia antolatu du uda honetan, herriko komertzioetan erosketak sustatzeko helburuarekin. Uztailaren 7tik 29ra bitartean Mutrikuko dendetan erositako produktuek Malen Zozketan parte hartzeko aukera ematen zuten, eta sari erakargarriak zeuden jokoan.
Guztira, 500 euroko bi sari eta 250 euroko beste bi sari zozketatu dituzte, eta gaur bertan argitaratu dituzte irabazleen izenak Bertan elkartearen sare sozialen bidez. Nekane Elezgaray eta Begoña Usatorre izan dira 500 euroko sarien irabazleak; Nurdeen Jeng eta Euge Mancisidor, berriz, 250 eurokoenak.
Kanpaina hau Bertan Elkarteak, Mutrikuko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean egin dute. Helburua argia da: herriko kontsumoa sustatzea eta tokiko merkataritza bizirik mantentzea. “Halako ekimenek lagundu egiten dute herritarrak herrian kontsumitzera bultzatzen, eta horrek garrantzi handia dauka gure komertzio txikientzat”, adierazi dute antolatzaileek.