Ondarroako mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du Andramari jaien atarian

Ondarroako mugimendu feministak elkarretaratzea egingo du gaur, abuztuak 11, Andramari jaien bezperan. «Andra, trans eta bollerok jaxetan be antolatute ga» lelopean izango da, 19:00etan, herriko plazan. Udalak ere bat egin du deialdiarekin.
Elkarretaratzearen helburua da jaien atarian eraso matxistarik ez dela onartuko argi uztea, eta kolektibo ezberdinen arteko elkarlana azpimarratzea. Beste urte batez, kalean eta jaietan seguru egoteko eskubidea aldarrikatu nahi dute, eta horretarako antolakuntza feministaren beharra gogoraraziko da elkarretaratzearen bitartez.