Eraso arrazista salatu du Ondarroako Udalak
Goizean meskitaren aurka egindako erasoa irmoki gaitzetsi dute, eta udaltzaingoa ikerketa abiatu du.

Goizeko 11:00 aldera gertatu da erasoa, eta herritar baten deiaren bidez izan du gertakariaren berri udalak. Ondarroako udalbatzak salatu du “eraso arrazista” izan dela, eta adierazi du “Ondarroa herri anitza” dela eta “ez dutela inolako erasorik onartuko” herrian.
Bestalde, udalaren esanetan, udaltzaingoa ikertzen ari da gertatutakoa.
Gertakarien inguruko berririk izanez gero, informatzen jarraituko dugu.