Herria Leokadiren zain

Danborrada hotsak eta atzoko kontzertuen ondoren, Ondarroa jai giroan esnatu da gaur goizean. 10:30ean, txistulariek herria piztu dute, eta ordu erdi beranduago, Onoren Txosna gunean “mamarrazoki” artisau azoka ireki da. Aurten 23 artisauk hartu dute parte: makrame lanak, bitxiak, serigrafia, koadroak, pinturak, poltsak, belarritakoak, narruzko produktuak eta jaboiak jarri dituzte ikusgai.
Eguerdian, Bizkaiko albokariek kaleak alaitu dituzte, eta 13:00etan “askatasuna” lelopean aldarrikapenerako tartea izan da. Giro bero horren ostean, 14:30ean “Plazagaini” jantokiak ofizialki zabalduko ditu ateak herri bazkariarekin; jendetza bildu da Jon Maiak zer bertso abestuko duen entzuteko zain.
Arratsaldean, 18:00etan, futbolak hartuko du protagonismoa: Aurrera KE-k urtero jaietan egiten duen aurkezpena egingo du, Asier Etxaburu “Pixki” fitxaketa berriarekin, eta Andramari Sariko partidan Mutriku FT izango du aurkari. Mutriku FTko entrenaitzaile Luken Iturrino ere bere etxea izan den Zaldupera bueltatuko da partida hare bereziagoa eginez. Abuztuaren 30ean talde biek berriro ikusiko dute elkar Mutriku FTek antolatu duen hiru taldeko txapelketan, Amaikak Bat talde Debarrarekin batera. Ordu erdi beranduago, frontoian, “Hembrax Kolektif”-en Azazkaletan geratzen dena ikuskizuna izango da.
Gauean, 21:30etik aurrera, Itzal erromeriak girotuko du Itsasaurre plaza, Leokadi eta Kortxeleko Mamuak jaitsi bitartean. Eta, urtero bezala, 00:00etan, Leokadik kortxela utzi eta herrira itzuliko da, jaiei hasiera emateko unea iritsita.
Argazki galeria egunean zehar osatuko dugu, ekitaldiak aurrera doazen heinean.






























































































































































































































